martes, 29 de septiembre de 2009

Kurtsoan zehar espero dudana


Karrera hau egiten daramadan urte hauetan guztietan, gero eta argiago ikusten ari naiz ikasten ari garen aldi hau dela proiektuekin experimentatzeko garaia. Ideaiak azken punturaino ahalik eta aldaketarik urrienak jasanik garatuz. Metodo ezberdinak baina beti helmuga argi ta garbi edukiz.
Hau azaltzeko adibidetzat, azkenaldian gehienbat jarraitu ditudan, MVRDV, Rem Koolhass eta bere OMA estudioa edo Duncan Lewis arkitektu ingelesak dira. Hauek proiektuei aurre hartzerakoan, alditan, hasierako puntutik ideia eta baita aurrera eramateko pauso eta mugak definitzen dituzte. Ondorioz, ildo definituetatik jarraituz, nik ulertzen dudanez, euren ideiaren esentzia ez da galtzen.
Pertsonalki hartuta, karrera aurrera joan den ahala, nire diseñatze-pentsatze prozesuak simplifikatzen ahalegindu naiz , eta aurten ere bide hortatik jarraitzea espero dut. Hasieran ez nekien neurtzen non hasten ziren eta non bukatzen ziren ideiak, eta emaitza bezala proiektu nahasiak eta geihegitasunez beteak osatzen nituen. Aurrez aipatutako urratsak jarraituz emaitza hauen lorpenera hurbiltzea nahi dut. Hau da laburtuta, kurtso honetan lortu nahi dudan helburu nagusia; espero dut pentsatuta dagoen programa hau garatzeko egokia izatea.

Seguidores