jueves, 29 de abril de 2010

MEDIATEKA V2

MEDIATEKA V1

jueves, 18 de febrero de 2010

MULTZOEN BANAKETA

Banaketaren pausoa hiru espazio motei erabilera konkretu bat bereiztea izango da. Eman zaigun programa oinarritzat hartuta, aldekata batzuk eginez, birrantolaketa bat planteatzen dugu gure eskema bereziaren arabera.

Goikaldeko irudian nabari daitekeen moduan, programa ofizialean planteatzen zitzaizkigun erabilera asko "publiko kontrolatua"ren multzoan sartu ditugu bereizketa bat eginez zerbitzu hauen espezializazioaren arabera. Espazio publikoan ez ditugu erabilera espezifikorik definitu arlo hau bakoitzak kokapen eta proiektu konkretu bakoitzaren nondik norakoaren arabera moldatu dezan. Aldaketa handiena espazio "pribatu"etan ageriko da: Proiektua gehiago aberasteko nahiarekin, arte audiobisualen inguruko ikasketak emango diren hezkuntza zentru bat planteatzen da eta, honetarako, espazio berezi honek beharrrezkoa izango lukeen programa planteatu dugu. Ondorengo pausoa programa guztia planteatu zaizkigun sei multzo funtzionaletan banatzea izango da, kokapen zehatza, ordea, urrengo pauso baterako utziz:

Banaketa hau egiteko zenbait lege jarraitu ditugu. Alde batetik, 4 multzo bereizietatik elementu bat aukeratu dugu, modu honetan espazio hibridoen sorrerak bilatzeko intentzioarekin. Bestetik, multzo bat osatuko duten lau elementu horiek modu funtzional batean batean bata besteari laguntzea bilatu dugu.

Logroñoko Casa de la imagen

cursos_2009_10

ZENBAITZ IDEIA

Arte bisualen inguruko heziketa-produkizoa-erakusketa-gestioa ahalbidetuko duen espazio anitzen sorkuntzaren aurrean, multzo honek Logroñoko alde zaharraren kontestuan bereganatu beharko dituen kualitateen bila, hauen kualitateen berezitasunak aztertzera eraman gaitu.
Espazio hauek, beraien kualitate basikoetara eramanda, hiru multzotan bereizi ditugu: espazio pribatua, espazio publiko kontrolatua eta espazio guztiz publikoa.
Espazio hauen oinarrizko ezaugarri batzuk definitzea beharrezkoa iruditu zaigu ondoren:
Espazio pribatua:
-sarrera mugatua duena
-Intimitatea guztiz bermatu dezakeena
-Konforta partikularki moldatu daitekeena.
Espazio publiko kontrolatua:
-Sarrera edonorentzat librea izango duena.
-Intimitatea partzialki egongo da bermatua.
-Konforta erabiltzaile guztientzat maila berdinekoa izango dena.
Espazio publikoa:
-Ez du sarrerarik edukiko.
-Intimitatea ez da bermatuko.
-Konforta baldintza klimatikoen menpe egongo da.

Hiru espazio mota hauek bakarka sortu daitezke, baina hiruren ezaugarriak nahastean, kualitate berri eta emankorrago batzuen sorkuntza dakarrela konturatu ginen. Ondoko eskeman adierazten den moduan, bi espazioen ezaugarriak nahastean espazio hibridoak sortzen dira, bi eremuen abantail bereziak elkarlanean etekin handiago bat eskaintzen dutelarik . Gainera, hiru espazioen ezaugarriak nahastean ezaugarrien etekinak biderkatu egiten dira eremu "super-hibrido" baten sorrera ematen delarik.
Gure helburua, sistema honetan azaltzen den bezela, erabilera konkretu bat potentziatzeko ezaugarrien konbinaketa hauek bilatzea izango da alde zaharraren zehar. Honetarako, bertako kualitate esapazialak kontuan harturik, hiru espazioak altura ezberdinetan banatzea izan daiteke modu posible bat.

Irudian adierazten da parte zaharrean geratu diren zuloetako ebaketa eskematiko bat. Zulo hau, konkretuki, bi kaleak guztiz zeharkatzen dituena da. Lehenengo erabakia, espazio pribatua espazio publikoetarekiko urruti kokatzea izango da, hasiera batean honen ezaugarriak bermatzeko intentzioarekin. Honegatik, espaizo hauen kokapena maila altuagoan edo sestra azpitik kokatzea dago aukeran. Ondoko eskeman bi aukerak hartuko dira kontuan.

Altuera ezberdinetan geratu zaizkigun espazio hauek beraien hartean elkartzeko sarrera bat bermatzeko eta dena batasun batean ulertzeko nahaiarekin, tartean espazio publiko kontrolatuak kokatuko lirateke, lotura hau sortuz eta trantzizio elementu neutral baten funtzioa izango dutelarik. Bigarren pausu honekin nabaritzen hasiak dira iada trantzizio espazio hibridoak sortu direla.

Ondoren, espazio guztiz publikoa, beste espazioekin nahastuko da, kalean ez-ezik, zuloen barrena ere. Modu honetan espazio publiko honek gora eta beherako bideak hartuko ditu kale bertikalen bidez eta espazio "super-hibridoak" sortuz. Gune hauek "puntu-beroak" bihurtzeko aukera guztiak dituzte, non informazio eta gizarte erlazioen trukearen kokapen nagusiak izango diren.

Modu honetan bi espazio nagusiren nahasketa bat ematen dela nabari da:
Maila batetik: espazio pribatu eta publiko kontrolatuen bidez sortzen den gune lotua eta bateratua, non eguneroko erabiltzaileek izango duten xedea.
Beste maila batean: arte bisualen munduan murgildu nahi duten hiritarrak beteko duten espazio publikoa.

viernes, 5 de febrero de 2010

jueves, 4 de febrero de 2010

viernes, 8 de enero de 2010

Seguidores