miércoles, 16 de diciembre de 2009

ARIKETA TXIKIA


Azkenean hautatutako elementua, kamioien ihes-hodiak.

Eginiko renderrak



lunes, 14 de diciembre de 2009

jueves, 3 de diciembre de 2009

domingo, 29 de noviembre de 2009

Erakusketa solairua, Luzetarako solairua

Behe plantaren diseñua, oinplantan diseñatu beharrean nagoen bitartean, topografiaren garrantzi handiarengatik, bigarren solairua sekzioan landu dut, zeren eta sekzio honen azala konstantea izango da hasieratik amaierara. Beraz eta ondorioz sekzio tipo batera iritsi nahiz.

Ikus daitekenez, eraikinak azpitik tartea uzten du, eta bertatik plaza eta parkea zuzenean erlazionatu. Sekzioaren formak, bi gai lantzen ditu, formalki erakargarria izan dadin plazatik eta argi sarrera/uren jaitsiera lortzea. Goiko solairuan altura ia bikoitza izango da, eta estalkia argia izango da, iluminazio naturalaren erabilera potentziatuz. Barruan ez dago komplexutasunik, luzetara gazatzen den esposizio bat da, komunikazio vertikalak agertzen direlarik noizean behin. Behe solairuan sortzen diren eta ateratzen diren bolumenek, parkerantzko bistak eta esposaketaren parte izango diren terrazak billakatuko dira goian.
Azkenik eta elementu berezi bezala erdiko zubitxoa da, niretzat, eta museoaren programa linealak dakarren arazoa sahiesteko, nire hitzetan museoa puntatik puntara lotzen duen autobide bat da, non duen posiziotik (parkearen ikuspegi pribilegiatu bat izateaz gain, museoaren zati bakoitzean erakusten diren gauzak ikusteko eta ondorioz horientatzeko balioko lioke erabiltzaileari.

Eredu billa II

Aurreko ostiral hontan, nire luzetarako eraikinaren retoari aurre egiteko eredu billa, Juanjok Gregettiren lanak begiratzeko gomendatu zidan. Eta halaxe izan da, tipo honek megaestructura linealekin obsesio bat zuen, hauetatik interesgarri hauek ikusi ditut.

Elementua uniformea da baina ankak ateraz adaptatzen da eremura, kasu honetan masiboa da.


Kanpo itxuran ere argi zuen hau erakusteko griña

Elementu luzeetan espezializatu zen azkenean.

Ironia bezala, eta bizitza osoko lan honen ondoriotzat amaiera aldera trasantlantiko bat diseñatu zuen, linealtasunak programa antzekotasuna emango lioke.

jueves, 26 de noviembre de 2009

MAKETAREN AZALA




Berez, geure maketaren presentzia, nahiko brutalista irten denez. Nire hautapena hau indartzea, eta efektu brutalago bat ematea izango da. Ondorioz eta landart-eko Lighting field-en oinarritua, 1mko burnizko barrak sartuko dizkiot azalrean (agian irudiak ostauz) perpendikularki, azal latz eta zorrotz baten itxura sortuz. Eta horrez gain ekaitz egunetan tximistak bertan deskargatzeko eta efektu hare gogorrago bat lortzeko.

Matrix Revolutions pelikulako makinen buruzagia gogora ekarri dit ideiak, Lighting Cube.

MUSEOAREN 5 PREMISAK

1) Nire lehen ideia eta desira, elizaren norabidea potentziatzen duen metapastilla bat jartzea da
2) Parkearen zati den museoaren plaza propio bat proiektatu
3) Plazak museoko guneak guztiz erlazionatu behar ditu
4) Pastillak (plazatik) atzean parkea duela esan behar du
5) Pastillak (parketik) atzean hiria duela esan behar du


Eraikinaren formalizazioan sartu nahiz, programaren azalera aplikazio honen ondoren, eta lan honetan, Ularen gomendioz antzekotasunak dituen OMAren Cobordako proiektu bat begiratu dut. Kasu honetan ere linealtasun hau potentzia izugarriz adierazten da. Ondorengo lan bezala eraikin linealetako programak begiratzea da, zeren eta.





lunes, 23 de noviembre de 2009

Museoaren Antoamenduarekin Hasiz

Aurreko ostiralean izan genuen klasean esan zen bezela, bazen garaia geure museoaren antolamendua (elementu ezberdinen kokapena) pentsatzeko, ondorioz lehenik azterlan bezala eta gero ondorio bezala honako emaitza hauetara iritsi nahiz nire museorako.

Orubean argi dago zer diren oztopo edo kontu izan beharreko elementuak.

Lehenik eta behin eta taldeka banatua, Harrera (gorriz), denda (laranjaz), aretoa (urdina) eta jatetxea (berdea) kokatu ditut. Horrez gain Bartzelonako MACBAN egiten den bezala, museoarena berarena izango den plaza bat (Berde argia) ezartzen diot).

Lau eremu hauek elkarerlazioan izatea garrantzitxua da

Ondoren Gune administratibo (morea) guztiak, aurrez daude eraikinen aruka ezarriz, euren presentzia jaixten da.

Honi guztiari atzean dugun parkearekiko integrazioa eta aktu publikoetarako plaza (horia) irekia sartu ditut programan.

Amaitzeko, museoari berari dagozkion espazioak (urdin iluna) kokatzea dator, eta aztarnei dagokiona, hau aurrez esandako pastillak bideratzen du.

Ondorioz Urdin argiz ezarritako plazak, museoaren sarreraz gain epizentroan dagolea esan daiteke, elementu guztiekin kontaktuan izateko gai da eta ori oso interesgarri iruditu zait kolore guztiak elkartu ditudanean.

Azkenik nire pastilla kokatu eta honen billakaera aztertu dut, orain hau lehen ideietan adierazi nuen transformaziora jo behar dut, non ondorengo pauso bezala ezarri dut.


lunes, 9 de noviembre de 2009

Museoaren garapenean aurrera

Duela bi ostiral entregatutako ideia garatuz, beste hainbat aurrerapen egin ditut ideiaren garapenean. Bidean aurrera egiteko estimulo billa mendira irten nintzen eta bertan, nik entregan planteatzen nuen pastillaren izaera pentsatzean piñu multzo bat ikusi nuen, prestu koadernoa atera eta apunte bat egin nion.



Bertan, ikusmira abstraktu baten bidez, zuhaitzak elementu vertical argietaz aparte, horizontalak ere zenbait maila errespetatzen zituztela. Ondorioz ondorengo abstrakzioa proposatzen dut eta detaillean itxitura triangelatu amorfo bat izan dezake.




Amaitzeko azken input bat ezartzen diot ideia oni, non luzetarako sekzioan eta terrenoaren gorabeherak aprobetxatuz, museoa altuera ezberdinen arten kokatzea izango zen ideia, amaitzeko geure hormigoizko hodeiaren azpitik sartu ahal izateko.

domingo, 8 de noviembre de 2009

Michel Gaztanbide eta Gianni Rodanniren teknikak

Zail utzi du bidea ondoren datorkienei Michel Gaztanbide giolariak. Iñork ez zuen espero horrenbesteko maixutasunez azaldutako itzaldirik, ikusten da bai giolaria dela eta ez kameramana. Lehen momentutik, Chaplinen sekuentzia ain modu argian rudikatu ondoren arbelean ikusten da itzaldiak modu didaktiko eta ulergarrian emateko itxura duela.

Ondoren arratsaldean eman zitzaidan interes gehieneko puntua, non Gianni Rodaniren "dos palabras" metodoa erabiltzen zuen, combinacion y creacion. Bi hitz alatorio kombinatu eta ondoren sortzen diren ideiekin lortzen da sormena. Eta niri ere burura ziztada bat balitz bezala etorri zitzaidan honi buruzko kasu argi bat. Aprobetxatuz datorren ostiralean Javi Pez musikaria datorkigula itzaldi bat ematera, musikarekin erlazionatua dago adibidea.


MUSE talde ingelesean dauka honek oinarri, Matt Bellamy kantante eta konposagileak Ingalaterrako hiztegi ofiziala hartu eta euren taldearen hitzera jo zuen, Muse (antzina greziako musa deritzoguna) eta honen aurretik eta ondoren dauden hitzez jabetu zen Muscle eta Museum, eta ezer pentsatu baino lehenago batu egin zituen, Muscle Museum "Museo de musculos". Ondorengo prozesua bertan sortu zen, hitzaren interpretazio baten billakoa izan zen. Eta prozesu honen ondorioz, arrazoi batera iritsi zen museo de musculos, gaur egungo hipocresia gizartea da, non bakoitzaren egoaren erruz, ez da gai besteeri benetan sentitzen duena expresatzeko. Ondorioz gizartea irrifar faltsuz josia dago, aurpegiko muskuluak parre egitera fortzatuz, or dago bai gihar museoa. Hau ikusi ahal izateko emen duzue kantua.



(Ken7 dela uste dutenentzat, bai ken7koek kantua artu eta "euskeraratu" egin zuten)

miércoles, 21 de octubre de 2009

Man vs Logroño

Hortxe duzue. Don Quijote de la Mancha-ren alegoria modernoa. Logroño hiriaren arazoak Bear Grylls abenturazalearen ikuspuntu hipotetikotik.

Valbuena inguruko analisia

Analisia

lunes, 19 de octubre de 2009

MASA eta LEBITAZIOA


Grabitate ezaren expresio maximoa masa+lebitazioa badira, kontzeptu hau azken punturaino eramateko biderik ulergarriena masaren pertzepzio maximoa da.


District 9 pelikulan azaltzen den bezala, espazio ontzia Johanesburgoko zeruan flotatzen dagoen objetu estatiko bat da, pelikula osoan presentzia garbia du. Baina hau ez da beste edozein alien pelikulatan bezala objetu kompaktu eta teknologikoki aurreratua, burnizko piezaz goitik behera josita dagoen alderantzizko mendi bat da, eta edozein momentutan funtzionamendua utzi eta behera eroriko dela dirudi. Elementu ezberdinen masifikazio honek eta sentsazio honek ematen dio benetako pisua objetu honi. Zerbait garbiagoa, simpleagoa eta eboluzionatuago balitz ez luke sentsazio ori emango.


Ondorioz gure lanera barneratuz, hau da nire KUBOaren kontzepzioa, ez kuboa soilik elementu kompatu bezala baizik eta kuboaren suntsipena eta honen reagrupazioa, elementuen pillaketak honen masa pertzepzioa handitzen duelraik. Moduetako bat honako hau izango zen.




El cielo sobre Berlin

El cielo sobre Berlinen, gehien atentzioa deitu didan elementua musikarena izan da, non aingeruak ageri zirenean musika zerutiarra errepresentatzeko ahots koro bidez errepresentatzen zen, melodia arin eta epikoen bidez. Eta aldi berean gizakiak eta euren pentsaerak ematen zirenean, melodia astun ta itsaskorrak entzuten zren, batezere biolontxelo melodia bidez. Kontraste interesgarria iruditu zitzaidan.


Eta noski, aingeruak mundua perzibitzeko zuten modua zuri beltzean zen eta ez ziren munduko plazer bat er sentitzeko gai, hau ikusleari kolorearen pertzepzioaz sentitzeko aukera ematen zaio, non aingeru protagonistak gizatasun apur bat irabazten duen bakoitzean flash kromatiko bat izaten du, azkenik gizaki billakatu eta mundua den bezala perzibitzera iristeraino.



domingo, 18 de octubre de 2009

Hedwig and the angry inch

Bi pelikulak komentatzeko, zail egin zait zein puntutatik egin behar nuen komentatzeko bidea, ondorioz pertsonalki atentzioa deitu zidana komentatzea erabaki dut, nahiz eta ez izan arkitekturarekin erlazio zuzena.

Lehen pelikula, Hedwig and the angry inch, nahiz eta oraindik, berriz ikusi ondoren ez nahiz gai azken kantan (bueno kantu multzoan) gertatzen diren karakterizazio aldakeak ulertzeko, gehien aditu zidan elementua pelikulako tema printzipala da. Mitologiaz josia eta aldi berean konturatu nahiz zientziari eta teoria ebolutiboari izugarrizko keinua dela.
Bertan atentzioa deitzen didana 1:35 minutuko eszena da, non antzin lurreko gizaki oiek sakabanatuak norabide ugaritan mugitzen agertzen direnean. Horren nire interpretazioa lurrean hasieran sortu ziren lehen bakteriak edo celulakmugitzen dira, korronte askotan “caldo de la vida“ bezala ezagutzen dena. Gizakiak unitate absolutu bezala adierazten dira eta es dute ezeren beharrik, nolabait esanda paradisuan daude complementatu egiten baitira.

Are gehiago unitate bakoitzaren errepresentazioa zelula mota ezberdintzearekin parekatzen da, cromosomak XX, XY eta teorikoki eman daitekeen YY. Honen ondoren bigarren zatia ematen da, non unitate bakoitza bitan banatzen da Zeusen eskutik, hau lurrean eman zen lehen erreprodukzioarekin komaratzen dut, mitosia, zelula batetik bi ateratzen dira. Hasiera hasierako itsaso primigenio hontan eman zen fenomenoa. Kantuan zuten osotasuna galtzearekin osotasunaren falta somatu eta honen beharra izango dutela dio. Amodioaren dilema hasiera hasieratik ematen den arazo bat dela adieraziz.




martes, 29 de septiembre de 2009

Kurtsoan zehar espero dudana


Karrera hau egiten daramadan urte hauetan guztietan, gero eta argiago ikusten ari naiz ikasten ari garen aldi hau dela proiektuekin experimentatzeko garaia. Ideaiak azken punturaino ahalik eta aldaketarik urrienak jasanik garatuz. Metodo ezberdinak baina beti helmuga argi ta garbi edukiz.
Hau azaltzeko adibidetzat, azkenaldian gehienbat jarraitu ditudan, MVRDV, Rem Koolhass eta bere OMA estudioa edo Duncan Lewis arkitektu ingelesak dira. Hauek proiektuei aurre hartzerakoan, alditan, hasierako puntutik ideia eta baita aurrera eramateko pauso eta mugak definitzen dituzte. Ondorioz, ildo definituetatik jarraituz, nik ulertzen dudanez, euren ideiaren esentzia ez da galtzen.
Pertsonalki hartuta, karrera aurrera joan den ahala, nire diseñatze-pentsatze prozesuak simplifikatzen ahalegindu naiz , eta aurten ere bide hortatik jarraitzea espero dut. Hasieran ez nekien neurtzen non hasten ziren eta non bukatzen ziren ideiak, eta emaitza bezala proiektu nahasiak eta geihegitasunez beteak osatzen nituen. Aurrez aipatutako urratsak jarraituz emaitza hauen lorpenera hurbiltzea nahi dut. Hau da laburtuta, kurtso honetan lortu nahi dudan helburu nagusia; espero dut pentsatuta dagoen programa hau garatzeko egokia izatea.

Seguidores